XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emonak al dira?.

Nok, nori, baiña?.

Andik eta emendik artuak ete?.

Alkar-bizitzez artuak, ala errien beiñolako araona ibiltean alkarri ostuak?.

Alabear utsez?.

Itaun guztiok aintzat artzekoak doguz, gai oneri buruz oso-osoko baietza emon aurretik.

Indieuroparrak Europa'ra eldu baino len sarkalde ontan itz egiten ziran izkuntzetatik, euskera dogu gaur arte iraun dauana; beste guztiak suntsitu yakuzan betiko.

Ondoren izkuntza askoz inguratuta bizi izan da euskerea, keltera, latera ta onetik sorturiko erromantzeak baitik-bat.

Beraz, onein artean antzeko zerbait izatea, ezta arrigarri.

Baiña ortik euskerak euneko ainbat lateratik artuta daukala esatera, arlo lar edatua dogu.

Azter begi bakotxak aitaturiko izkuntzon suster-iztegia ta gurea, ta laster ikusiko dau nor dan egiaren jabe.

Dana dala, euskalariak euren arazoari kobru emonik, euskerearen aide kutsuak jarrugi nairik izardiak bota dabez; alan be, orainarte beintzat, esatekorik aurreratu bage.

Aurkitutakorik geienez be itz antzekoren batzuk, esanguraz sarri bat ez datozanak; gramatikan aurkitzen dabez eragozpen andienak.

Gaur sekulakorik geienen kaukaso aldeko izkuntzak ikasten saiatu dira euskeragaz idetuteko; berrogei ta amar bat izkuntza dira bertan.

Kaukas-iparraldean, txerkese, abkhaz, ubykh, txetxen, daghestandarra; ta egoaldean, georgiarra, svanoa, kartvelesa, mingreli-lazikoarra ta abar.

Onein eta gure euskeraren artean aidetasunik ete?.

Itz batzuetan, bai; euskal gu izenordea, adibidez, georgieraz ta svanoeraz gw da; gure zu txerkesez o abkhazez eta ubykheraz sw dogu; gure guraso itza be georgieraz gvari (sendia) da.

Bai ta ikasi dabez Kam ta Sem'tarren izkuntzak: bereber, etiopiera, egiptarrena, koptarrena, akadiarrena, kutxitarrena, arabiera, iberkera, siriera, abisiniera, feniziera, asiriera, babiloniera; Siberia'koak, txuktxe, koriako, ta kantxalad batez be; bai ta Amerikakoak be, Peru'ko ketxua ta aimara, Kanada'ko algonkin, Txile'ko araukera ta kolonbia'ko katio; bai ta Jesukristoren aurretik bi edo iru milla urte euskaldunen inguruan bizi diran indieuropar edo ariotarren izkerak be, keltena, gerkera, latera, jermaniarra, eslabarra, ta talde otakoa dan sanskrit asiarra, eurokandiko beste taldeekin.

Eta jakitunok zer diñoe?.